Gehitu taulak

Gehitu taulak elkarrizketa-koadroan, hautatu uneko atazarako behar dituzun taulak. Kontsulta bat edo taula-aurkezpen berri bat sortzean, hautatu kontsulta edo taula-aurkezpenak erreferentzia egingo dion taula. Datu-base erlazionalekin lan egitean, hautatu zein taularen artean eraiki nahi dituzun erlazioak.

Txertatutako taulak beste leiho batean agertuko dira kontsulta-diseinuan edo leiho erlazionaletan, baita taulan dauden eremuen zerrenda bat ere. Leihoaren tamaina eta ordena defini ditzakezu.

Komando hau erabiltzeko...

Datu-baseen fitxategi-leihoan, egin klik Taulak ikonoan. Aukeratu Txertatu - Taula diseinua edo Editatu - Editatu.


Taula

Taularen izena

Taula erabilgarriak zerrendatzen ditu. Taula bat txertatzeko, hautatu bat zerrendan eta egin klik Gehitu aukeran. Taularen izenean klik bikoitza ere egin dezakezu eta leiho bat irekiko da, taula-eremuekin kontsulta-diseinuaren goialdean edo leiho erlazionalean.

Gehitu

Hautatutako taula txertatzen du.

Itxi

Gehitu taulak elkarrizketa-koadroa ixten du.